XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestaldetik, ez dugu ahaztu behar batasuna hitzak duen izaera zalantzagarria:

a) Alde batetik, nahiz eta legezko doktrinak oso zentzu zabalean erabili, zuzenbidetik kanpo hitz honek duen esanahia askoz estuago da eta, askotan, enpresen artean sorturiko loturak benetan sakonak direnean baino ez da onartzen. Beraz, batasun hitza baino hobeto, batzuen ustez, elkarketa edo agrupazio hitza egokiago izango litzateke, lotura sendoak adierazten ez dituzten enpresen arteko itun iraunkorrak adierazteko.

b) Bestaldetik, gure inguruko legerian, enpresen behin-behineko batasuna 1963ko abenduaren 28ko Legean arautua eta gaur egun Ekonomi Onureko Elkarketek ordezkaturik enpresen batasunaren mota zehatz bat baino ez dena izendatzeko erabiliz gero, nahasketak sortzen dira hitz honen inguruan.

c) Azkenik, kooperatiben zuzenbidearen arloan, oso erabilia da kooperatiben batasuna hitza. Izatez, bai 1993/4 Kooperatiben Legean, bai Nafarroako 1996ko Legean, eta bai Frantziako Legerian ere, behin eta berriro zehazten dira kooperatiben batasunak elkarte- edo bazkun-izaera duten erakunde gisa, berauen helburua enpresa arlokoa ez izanik. 50. Egiturazko arrazoi guztiaz, 1982ko Kooperatiben Euskadiko Legeak ik. ez du erabiltzen batasuna hitza elkarte-izaera hutsa duten erakunde hauek izendatzeko. Hala ere, 1993ko Kooperatiben Legearen 144. artikuluak berreskuratu egin du batasun hitz hori. 1987ko Kooperatiben Lege Orokorraren antzekoa izanik, ik. 1989ko Nafarroako Kooperatiben Foru Legea.

Testu honetan, egiturazko gutxieneko logika mantentzeko asmoz, enpresen batasuna erabiltzen denean, merkataritza-arloko doktrina gehienen esanahi zabalaz egingo da, nahiz eta, batzuetan, argiago azaltzeko helburuaz, agrupazio edo elkarketa hitzak ere erabili, lotura leuneko elkarkidetasuna adierazteko.

2.2. ENPRESA-TALDEAREN KONTZEPTUA

A. Doktrina arloko kontzeptua

Printzipioz, elkarte-mota guztientzat baliagarria den kontzeptu bera erabiltzen du doktrinak, enpresa-taldearen kontzeptua zehazteko orduan. Hala ere, lehen esan dugunez, arlo zehatz batzuetan (kooperatiben zuzenbidean, batez ere) talde hitzaren kontzeptua beste arloetan baino askoz zabalago izan ohi da.